Eskubideak eta eginbeharrak

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2017ko ots. 13a, 13:26

Neoliberalismoa, besteak beste, lotura kolektiboen deuseztapenan datza, eskubide indibidualen defentsa sutsuaz jendartea hezurmamitzen duen joera edo harreman oro satanizatzen delarik. Ongi ezagutzen dugu emaitza: ez eskubide pertsonalik, ezta kolektiborik ere, sistema honetan jaun ta jabe dabilen bakarra dirua baita.

Eztabaida piztu du Nafarroan zaborrik ez bereizteko eskubidearen aldarrikapenak. Badirudi batzuendako edozein joera zibilizatzaile bultzatzea inposizioa dela. Agian, bide horretatik segituz, ezkerreko errailetik gidatzea edo egurra etxera eramateko Takonerako zuhaitzak botatzea eskubide gisa hartu beharko genituzke. Ez naiz iritzi horretakoa, alta. Beste zibilizazio bat eraikitzeko urrats ttikienek ere balio dutelakoan nago, batez ere elkartasuna eta elkarbizitza justua berekoikeriaren gainetik defendatzen direlarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!