Jendartetik instituzioetara; hau da aldaketaren ibilbidea Nafarroan. Haserrea eraldaketa indarra bilakatu zuen gure herriak, ez instituzioetan beste aurpegi batzuk ikusi nahi zituelako, aldaketa sakon bat behar zelako baizik. Alderdi zehatz baten gehiegikeriak baino erregimen oso bat zen haserrearen funtsa. Gobernu aldaketa ez ezik demokratizazio saioa ere badugu, beraz, aldaketa.
Demokratizazioa aurrera eramateko, erregimen injustua desegin behar da, derrigorrez. Diario de Noticiasek erregimena zer den ulertzeko informazio zorrotz eta argigarriak eskaini dizkigu egunotan. Haserre gaude asko, genituen susmoak ttiki gelditu direlarik. Kaka hori garbitu gabe aldaketa esku lotuta ibiliko da, eta erregimenak bizirik jarraituko du.
Demokrazia eta justizia afera da. Ustelkeria burukrata-sindikal-enpresarialari aurre egiteko garaia da.