Espainiarekiko menpekotasuna agerian

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2017ko urt. 16a, 12:17

Komenio Ekonomikoa eztabaidaren erdian dago, berriro ere. Nafarroako Gobernuak Espainiari ordaindu beharrekoa ongi neurtu eta erabaki ausarta hartu du, españolisten haserrea piztuz. Ongi aukeratu dut hitza, bai, españolistak baitira Espainiarekin dugun harreman berezi honetan Espainiaren interesen defentsa hobesten dutenak. Egoneza izkutatu edo, bederen, bideratu behar izan dute, gerora, oso zaila baita jendeari gehiago ordain dezan eskatzea, baina oso argigarria izan da gertatutakoa.

Ezeroso daude españolistak Espainiarekin dugun harremana agerian gelditzen delarik.Eta kasu honetan, galdera zehatzera iritsi beharra dago: zenbat diru galdu du Nafarroak Nafarroako gobernuan ibili direnen sumisioari esker? Jakinen dugu noizbait zenbat lapurtu diguten batzuek eta besteek? Jakinen dugu noizbait zenbat kostatu zaigun erregimena, hots?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!