Altsatsutik Altsatsura

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko abe. 5a, 11:25

Garrantzia handia dauka historiak Nafarroako eztabaida politikoan. Izan ere iragana agertzen da indar handiaz etorkizunaren inguruko lehia guzietan. Ez naiz ni joera horri ihes eginen saiatuko, ez oraingo honetan, bederen. 

 

Nolabait esateko iragana, oraina eta etorkizuna korapilatu dira non eta Altsasun. Elezaharraren arabera han izandatu zuten errege Eneko Haritza, aintzat hartu nahi dudan kontua ikur baliogarritasuna delarik, gauzak hala gertatu ote ziren baino. Ikur eraginkorra da estatua eraikitzeko erabakia. Eta garrantzitsua da Altsasun azken asteotan gertatutakoa, estaturik ez izateak dakarrena agerian utzi duelarik. Geroaren bidea marrazten digu guzi honek, ene ustetan. 

 

Erronka ez da, jakina, norbait eskutu baten gainean altxatzea erreal hiru aldiz ohikatuz. Erronka ez da iraganeko erresumari begira jartzea, hori oso argi dago. Erronka geure errepublika eraikitzeko urrats sendoak ematea da. Altsasukoak etxera itzultzeaz gain, halakorik sekulan gerta ez dadin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!