Beharbada hau ez da lagun gehiago egiteko gogoeta bat

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko urr. 10a, 12:59

Aitortzen dut: ez dut ulertzen hainbat eragile eta personak Nafarroako aldaketa instituzionalaren aurrean duten jarrera. Kritikak egiteko arrazoiak ez dira falta, jakina. Neri, adibidez, sobera ahulak iruditzen zaizkit Nafarroako Gobernuaren jarduera aunitz. Zer esanik ez Aroztegiaz, edo beste hainbat mailatan atzematen diren hutsune eta akatsei buruz, horietariko batzuk hagitz larriak direlarik. Baina kritika hauek aintzat hartuta ere, aldaketa nondik etorri den eta zenbat kostatu zaigun lortzea ezin dut alde batera utzi. Eta iruditzen zait batzuek sobera goiz ahantzi dutela hori dena. Agian ez dutelako borroka ibilbide luze hori barnetik ezagutu, ez dakit, edo politika dena ala deusez terminoetan pentsatzen dutelako.

Kontua da, laburki esateko, begirada motzak atzematen ditudala batzuengan, beharbada erradikalismo formaletan erosoago daudelako, eskuak aldaketa errealaz zikintzen baino. Agian, Mario Zubiagak dioenez, interpelazio jarreran daudelako, beste guziei zer egin behar duten esanaz. Ez dakit, baina kezkagarria delakoan nago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!