Subordinatuen botuak subordinazioa luzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko eka. 15a, 12:28

Hagitz argigarria da, tamalez, Podemosek UPNrekin bat egin izana EH Bildu eta Geroa Bai Navarra Televisionen egin beharreko eztabaida saioetatik kanpo uzteko. Argigarria, batetik, adierazten baitu batzuen "politika berria" politika zaharraren antza handia duela. Eta, bestetik, urrun gelditzen direlako kastaren inguruko kritika zorrotzak, kasta izateko gogoak gero eta nabarmenagoak direlarik.

Finean, bipartidismo berriaren bila doaz. Alderdi espainiar nagusietako bat izan nahi du Podemosek eta, ibilbide honetan, Euskal Herria eta Herrialde Katalanetako botu emaleak funtsezkoak dira. Amuak erabakitzeko eskubidea, aldaketa gogoa eta nazioaniztasunaren aitorpena dira, baina harro esaten du behin eta berriro Iglesiasek espainiar batasunaren bermea dela Podemos.

Halako gauzak gertatzen dira herri subordinatuen baitan. Agian zerbait egin beharko genuke subordinazioaren kontrakook hauteskunde erronka hauetan indarrak bildu eta adierazteko, ez duzue uste?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!