Ongi dago, baina ez guziz ongi. Arazoak daude, baina denak ez dira arazoak. Hutsuneak nabarmenak dira baina urratsak ere, begibistakoak. Ez da aski, batzuendako sobera bada ere. Bidean gaude nahi bezainbeste ez bagiltza ere. Ez dugu erregimena deseratu, deseratzen ari bagara ere. Hau nahasketa, ezta? Ongi etorriak aldaketara!
Iruditzen zait oso inspiratzailea dela Euskalerria Irratiaren frekuentzia aldaketa. Alde batetik, abian dagoen aldaketaren ikurra delako, bestetik, egin ez dugun beste frekuentzia aldaketaz aritzeko parada ematen duelako. Izan ere, frekuentzia berriak behar ditugu, protesta eta erresistentzia joeretatik haratago ez bagoaz nekez eraikiko dugulako beste erregimen bat. UPN kanpora lelo ona da UPN instituzioen kudeaketatik kanporatzeko, baina erronka berriek lelo eta frekuentzia berriak eskatzen dituzte. Zorionak, Euskalerria Irratia, portzierto!