Gobernuak aldatzea ez baita aski

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko mai. 18a, 12:39

Iruñeko haur eskolen auziak asko erakutsi digu gaur egungo politikaz. Aldaketaren aldekook batzuetan ahazten badugu ere, eskuinak argi dauka lehia politikoan eskura dauden tresna guziak erabili behar direla, esparruen arteko uztarketa baita gakoa. Horregatik, herritar mobilizazioa bultzatu dute, komunikabideen konplizitatea baliatu dute ideien borrokan eragiteko eta, halaber, bide judiziala ireki dute. Dena estrategia baten menpe, aldaketa oztopatzeko helburua argi dutelarik.

Espainiar sistema judiziala, jakina, ez da neutrala. Ederki dakite UPNkoek, urteak eman dituztelako erregimena deitzen dugun hori eraikiz. Finean, erregimen bat arau eta legeen bilduma baino askoz ere gehiago bada. Erregimen bat konplizitate eta leialtasun sarea ere bada, eta aldaketa sakona bilatuz gero, sare hori hautsi edo ahuldu behar da, baina, batez ere, sare berriak eraiki behar dira.

Aldaketaren aldeko gobernuak osatzea ezinbesteko baldintza dugu, baina ez da aski. Estrategia orokorra behar dugu, baita aurrera eraman ahal izateko konplizitate eta leialtasun berriak ere. Ea laster egiten ikasten dugun...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!