Jokuan dagoena boterea da!

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko mar. 9a, 12:40

Gaizki hartu dituzte azken garaietako aldaketak hamarkadetan zehar gobernu maila guziak monopolizatu dituztenek.

Demokrazia gora eta behera, Nafarroa nafarron nahiaren araberakoa izanen zela; hitz ederrak entzun ditugu haiengandik beti, baina jendearen hitza haien asmoekin bat ez doalarik, akabo!

Abiatu dituzten erasoek argi adierazten digute ez dutela herritarron borondatea errespetatzeko inolako asmorik. Demokraziaren inguruko haien narratiba, azkenean, elitekraziaren egitasmoaren mozorroa zen. Haiendako, hauteskundeak eliteen nagusitasuna zuritzeko tresnak besterik ez dira. Herriak erabaki nahi baldin badu, demokrazia hitzetatik erabakietara eramatekotan, alarma gorri guziak pizten dira eta eliteek joku zikin guziak baliatzen dituzte, kontrola berreskuratzeko.

Lehia pil pilean dago Nafarroan, eta herriak irabazi beharko luke, baina hori ez da gauza segurua, ez bederen erasoari aurre egin eta aldaketa indartzeko erronkan asmatzen ez bada. Ikusiko, beraz!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!