Kasu, OPUSekin egin dugu topo!

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2016ko urt. 27a, 12:01

Gertatu behar zen. Denbora kontua besterik ez zen. Aldaketa bultzatu nahi baduzu Nafarroan, OPUSekin eginen duzu talka bai ala bai. Noiz, nola, zeren inguruan, galderak horiek dira, ez gertatuko ote den.

Txilen badute izen bat diktadurak utzitako bunkerrak deitzeko: gotorleku autoritarioak. Ederki dakite hor zeinen sakon eta zabal den erregimen baten itzala. Gurean ere frankismoak erro sendoak utzi zituen, Franco hil ondotiko erreformak zuritu eta luzatu zituenak. Horietako bat dugu OPUS sekta, diktaduran eta diktadurari esker sortu zena, eta diktadurari izugarrizko laguntza eskaini ziona.

Halako gotorleku autoritario eta atzerakoien eragina mugatzeko gauzak ongi egin behar dira, beldurrik gabe, baina erreakzioa izugarria izanen dela ongi barneratuta. Bada garaia gotorleku horiek jendartearen interes eta erabakien menpe jartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!