XXI mendeko gurutzadaz

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko abe. 2a, 12:16

Lagun ederrak aurkitu dituzte UPNkoek aginte instituzionala berreskuratzeko jardueran. Fundamentalismo katolikoak erro sakonak ditu Nafarroan. Frankismoak zale aunitz izan zituen bertan eta frankismo soziologikoa ez zen egun batetik bestera desagertu. Mutatu egin zuen eta mutazioaren adierazpenak nonahi atzematen ahal ditugu oraingoz ere.

Esanguratsuki, erregimen berri baten eraikuntza galarazi eta aldaketa mugatzeko estrategiak gurutzada baten forma hartu du dagoeneko, eta ez da metafora, gurutzeek izan duten protagonismoa begibistakoa izan baita: gurutzeak aldaketaren kontra.

Herritar askoren sentimenen manipulazioa, gehiengoaren interesen aldeko aldaketa egitasmoaren kontra mobilizatzeko. Lehia mahai gainean dago eta ene uste apalean aldaketaren indarrek lehian parte hartzeaz gain, lehia bera formulatzeko ardura hartu beharko lukete, beste batzuen egutegiaren menpe ez gelditzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!