Nafar eredua?

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko aza. 4a, 12:38

Nafarroa eredugarria? Shakespearek zerbait esan zuen aspaldi gure miresgarritasunaz, mundua lilarutu behar genuela edo. Ez dakit, ba. Egia esan, gaur egun, ikuspegi soberanista-independentistatik, edo orokorrean, euskal politika endogenoaren ikuspegitik, bizitasun gehiago atzematen da Araban, Ipar Euskal Herrian edo Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian baino. Hainbat mito eta topiko txikitzen ditu honek eta beharbada horregatik nafar, arabar edo ipar ereduaz mintzo gara.

Ez genuke mutur batetik bestera ibili beharko, berriz. Eredu gisa baino, aintzat hartzeko jardueratzat har ditzagun, tokian tokiko egoerari erantzun eraldatzaile egokiak izan daitezkeen heinean, baina, batez ere, ikas dezagun behingoz erdigune eta periferiaren araberako ikuspegi kaltegarriak baztertzen!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!