Herrien arteko elkartasuna (ere) kriminalizatu nahi dute

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko urr. 7a, 12:06

Nazioarteko elkartasun esparruan ibilitako hainbat euskal militante epaituko du espainiar Entzutegi Nazionalak hurrengo asteetan. Oraingoan ere, jarduera politikoa terrorismotzat jo nahi dute, ideia politikoak kartzela zigorraz erasotzeko.

Dena ETA da estrategiaren bultzatzaile sutsuenetako bat, Baltasar Garzon, Otegi kartzelan segitzea kritikatzen dabil egunotan. Espainiar ezkerraren beste konfluentzia batean parte hartu nahi duelako izanen da, batek daki, baina eskuak garbitu nahi dituen bitartean berak piztutako suak erretzen jarraitzen du.

Noiz arte? Noiz hilen dugu su hori? Ez dakit baina heldu den urriaren 12an hitzordua deitu da Iruñean eta denok izanen dugu -ordu batzuetan sikiera- suhiltzaile izateko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!