Irailaren 27an, frankismoaren azken fusilamenduen urteurrena, azaroaren 20an, Francoren heriotzarena. 40 urte pasa dira. 40 urte eta gero hau, esaten zen garai haietan diktaduraren luzaera gogora ekarriz. Beste hainbeste urte igaro ondotik, Francoren hitzen oiartzuna aditzen dut nik desarme lanetan dabilen erakunde baten ustezko burukideak atxiloketari diktadurako guardia zibil baten izena jartzen diotelarik.
Lotuta eta ongi lotuta. Hala nahi gaituzte, eta oroimenik gabe, horregatik espainiar gobernuaren ordezkariak fusilatuen omenaldia debekatu du. 40 urte eta gero hau, esaten ahal dugu guk ere oraingoan, beraz. Eta batzuek sinestarazi nahi digute aldaketa haizeak datozela Espainiatik!