Agoitz, Esparzaren kudeaketa ereduaren ikur

Erabiltzailearen aurpegia Floren Aoiz 2015ko api. 22a, 13:19

Azkenean eskuinak ez du zerrendarik aurkeztu Agoitzen. Xurrumurruak ugaldu dira azkenengo asteetan. Lehengoan, Faltzesen, euskararen aldeko bestan, agoiztar batek esaten zigun, erdi txantxetan, inork ez zuela zerrendaburu joan nahi. Ez zen txantxa hutsa, ordea, ez baitute lortu.

 

Esparzaren herria da Agoitz, UPNren zerrendaburuaren herria, hots. Pentsa ezazue zer ez zuten eginen UPNkoek zerrenda hala edo nola ateratzeko. Ederki zekiten irudi kazkarra baino kazkagarroa zela non eta Agoitzen zerrendarik ez osatzea. Eta hala izan da azkenean.

 

Esparza Agoizko alkatea izan zen. Esparzaren aldekoek amore eman dute Agoitzen. Agoizkoek ezagutu dute Esparzaren kudeaketa eredua eta mezu argia bidali digute nafar orori: ez ezazue froga! Zer nahi duzue, nik bederen, abizenari heldu eta kasu eginen diet Agoizkoei!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!