Hau miresgarria gure Nafarroa! Ustelkeria lehertzen denean, axeria jartzen da zaindari, oiloak segurtatzeko. Ideia ona da, zinez, axeria oilategian sartzen uztea. Horrela, behintzat, ez du atea hautsiko. Finean, asmoa ez da lapurretaren nondik norakoak argitzea, itxura egitea baizik. Ikerketa batzordea, honenbestez, ikerketa simulatzeko batzordea bilakatu da. Eta horretarako Sayas oso egokia delakoan nago. Simulazioaren benetako profesionala dugu, ibilbide politiko osoa simulatuz egin baitu. Besteak beste demokrata dela simulatuz.
Ihauteriak Parlamentuan ere eginen dira aurten, beraz. Eta gaia, jakina, axeriak eta oiloak.