Gorroto dut homofobia, homofobia gorroto dut. Funtsean ez dut ulertzen nola egon
daitezkeen hain pentsamendu higuingarriak dituzten pertsonak.
Transexualak, homosexualak, ez dira ezberdinak, edo ezberdinak dira denok ezberdinak
garen neurrian soilik; hori argi daukagu batzuk, baina zoritxarrez, oraindik badaude hori
pentsatzen ez duen putakume ugari.
Nire maitasun guztia transexual guztientzat; ez zaizkit batere gustatzen segregazioak, nik
pairatu izan ditudalako., eta nazka handia ematen didate transexualak erasotzen edo
iraintzen dituztenek.
Ez al dute ulertzen? Pertsona transexual askok askotan direnaren berri ez dute
azaleratzen helduak izan arte. Zergatik? Gizarte nazkagarri honek oso gaizki ikusiak
dituelako halako pertsonak; eta nik, ez dut ulertzen zergatik. Ez zait buruan sartzen.
Eman diezaiegun itxaropen izpi bat. Nola? Ba geure jarrera aldatuz, eta ahalik eta gehien
lagunduz. Ez dago besterik.
Hau da nik askotan pentsatzen dudana: pertsonek ez dute benetako maitasuna ulertzen,
edo ez dute inoiz beren azaletan bizi izan. Horregatik iraintzen dituzten sexu bereko
bikoteak, haien arima hutsala delako, eta haien bizitzan ez dutelako inoiz benetako
maitasuna sentitu.
Askok esaten dute transexualitatea edota homosexualitatea gaixotasun bat dela. Hori
diotenak eta pentsatzen dutenak dira benetan gaixoak, aniztasunaren ederra zer den
ulertzen ez dutenak.
Inor beldur bada, lagun diezaiogun. Guztiok elkartu eta borroka egin berdintasunagatik.
Borrokak elkartuta irabazten dira.