Nobel Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2022ko urr. 5a, 18:35

Aste honetan zehar, Estokolmotik, Karolinska Institutua aurten Nobel saria lortu dutenen izenak jakinarazten ari da. Astelehenean, beti bezala, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Sariarekin hasi ziren. Apustu gehienek neurozientziarekin, minbiziarekin edo koronabirusaren aurkako txertoekin loturiko ikerketak seinalatzen zituzten, baina, normalean Nobelekin gertatzen ohi denez, sorpresa izan genuen:SvantoPääbo zientzialari suediarra aukeratu dute irabazle gisa beren giza-eboluzio, paleontologia eta desagerturiko hominidoei buruzko ikerkuntzengatik.

Historian arlo hauekin erlazionatutako lehen Medikuntzako Nobel Saria izan da eta, hori dela-eta, hasieran, sektore batzuk zalantzekin hartu zuten izendapena. Hala ere, aipatzekoak dira zientzian biologo honek egindako ekarpenak, izan ere, bere teknikei esker hominidoen genoma lortu ahal izan da behatzetako hezur txiki batetik, adibidez. Gainera, Pääbok gaur egungo gizakion ezaugarri asko aintzinean Homo sapienseta desagertutako hominidoen arteko gurutzamenduen ondorioa direla frogatu zuen.

Laburbilduz, Estokolmotik apustu arriskutsu bat egin dute Pääbori saria emanez, baina benetan eskertzekoa da horrelako ikerketa desberdinak azaleratzea, zientzia oso zabala baita eta arlo guztiek aurrerapen garrantzitsuak egin ditzaketelako giza gorputza nola funtzionatzen duen jakiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!