Asteburu honetan emeritua Espainiara etorri da bisitan gutxi gorabehera Abu Dhabin bi urte egon ondoren. Espero zenez, itzulera hau eztabaidaz beteta egon da, sektore batzuk erregea txalotzen zuten bitartean beste batzuek Juan Carlosen jarrera kritikatu dute-eta.
Egun hauek monarkaren esaldi batekin laburbildu daitezke: “Azalpenak. Zertaz?”. Azken finean, ez da hori gaurko egoera? Erregea Espainiara itzuli da orain dela bi urteko polemika lasaitu denean, inolako azalpenik eman gabe. Eta gainera, hiritar askok ongi etorria egin diote!
Aste honetako esaldia Juan Carlosek beste egoera batzuetan esandako hitz ikonikoetara gehituko da eta argi geratu da nahi duena egiteko aukera duela. Hots, ez dela guztiok bezala. Horregatik, seguru nago Zarzuelan hitz hauek nahiko gaizki hartu dituztela, izan ere, horrelako joerarekin Juan Carlosek herri xehetik monarkia pixka bat gehiago aldendu du.