Informazio gehiegi

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2022ko mar. 23a, 19:23

Harritzekoa da azken asteotan jaso dugun informazio guztia. Gerra Ukranian, prezioen igoera, garraiobideen greba, … eta hau guztia oraindik koronabirusa, intzidentzia, txertaketa eta abar ahaztu gabe. Logikoa denez, agintari eta politikariek egoera hau probestu dute erabaki polemikoak hartzeko, gizartearen erantzun handirik izango ez dutela baitakite. Esaterako, norbaitek gogoratzen du jada zer gertatu zen Casadorekin? Edo baliteke informazio bonbardaketa hau dela-eta Alderdi Popularraren krisia nolabait indarra galdu izatea?

Hala ere, adibide gehiago aurki ditzakegu bilaketa sinple bat eginez gero. Hala nola, Vox gobernu autonomiko batean sartu da lehendabiziko aldiz. Era berean, aste honetan bertan Pedro Sánchezen Sahara eta Marokoren inguruko deklarazioak izan ditugu. Uste dut guztiok argi dugula beste testuinguru batean, biztanlegoak beste modu batera erreakzionatuko lukeela.

Laburbilduz, modu batean esan daiteke taktika hauek herria engainatzeko era bat direla, izan ere zaila da arazo hauen guztien aurka egitea modu eraginkor batean eta agintariek hori badakite. Horregatik, gogorra bada ere, guztiok batu beharko ginateke gure inguruan gertatzen den guztiaz ohartzeko eta bidegabekeria hauen aurka borrokatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!