Downing Street

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2022ko urt. 19a, 18:24

Azken asteak izugarrizko lurrikara eragin du Erresuma Batuan. Egunberri baten hasierarekin batera, Downing Street-en ospatutako beste festa bat aireratzen zen. Seguraski, harrigarriena Edinburgoko dukearen hiletaren bezperan egindako jaia izan daiteke. Herrialdea konfinamendu zorrotz baten menpe zegoen bitartean, lehen ministroaren etxean ospakizun sinestezinak bizitzen ziren. Honek noski, Edinburgoko Feliperen hiletetan ikusitakoarekin kontrastatzen du, izan ere, guztion erretinatan grabatuta geratu dira Ingalaterrako Isabel II.aren irudiak, senarra agurtzen, bakardade absolutu batean.

         Egoera honek, beste behin, politikari askok legediaren aurrean duten jarrera aurpegiratu du. Klase politikoa ispilu izan beharko litzateke legeak betetzerako orduan, baina errealitateak erakusten du normalena joera arduragabe bat hartzea dela, justiziaren gainetik baleude bezala. Kasu honetan, ikusteko dago Johnsonek bere postua mantenduko duen, baina argi dagoena da, orain bai, ez dagoela arrazoirik ezer ospatzeko Downing Street-en.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!