Garunak reseteatu

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2021ko aza. 24a, 20:10

Harrituta, entzuten ditut Sergio Sayasek Diputatuen Kongresuan esandako hitzak. Nafarroa osoan ikusgai izanen den ETB3 kanalaren harira, berriro ere, doktrinamendua, nazionalismoa, eta abar aipatu ditu; hots, betikoa. Baina, benetan sinesgarria dirudi haurrentzako telebista batek, batez ere marrazki bizidunez beteta egonen dena, garunak ‘reseteatzeko’ helburua izan dezakela?

Gezurra dirudi, hainbeste urte pasatuta, UPN puntu berdinean jarraitzea euskarari dagokionez. Diskurtsoa ez dute batere aldatu, eta jarrera berberarekin mantentzen dira, defentsiban; joera konstruktiboago bat izan ordez. Azken finean, euskera, benetan, nafar guztion hizkuntza dela ulertu behar da, eta eztabaida politikotik ahalik eta urrunen egon behar dela.

Badirudi, eskuinari askotan gertatzen zaion legez, norbaitek gogoratu behar diola Sayasi ETB3 ikustea ez dela derrigorrezkoa izango; haur euskaldunei aisialdia beren hizkuntzan disfrutatzeko aukera ematen ari zaiela soilik. Beste modu batez esanda, nahi duten nafarrentzat euskaraz bizitzeko beste aurrerapauso bat besterik ez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!