Kamaleoia

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2021ko mar. 17a, 12:09

Pasa den abenduan Toni Cantók telebistako programa batean harritu gintuen kameleoi gisa
mozorratuta abesten. Nork esango zuen hiru hilabete geroago honelako egoera batean
aurkituko zela… Seinale bat izan balitz bezala, orain aktoreak bere alderdia utzi eta,
hainbatek esaten dutenez, PP-ra joateko asmoa dauka. Egia izatekotan, ez da bakarra
izanen, izan ere azken egunotan askok aldatu dute kolorez, laranjatik urdinera. Guztiok
jakinen duzue Murtzian gertatutakoa… Hasieran zentsura-mozio bat aurkeztu zuen
Ciudadanosek PSOErekin batera, baina Alderdi Popularrak lortu du azkenean hiru
diputatuek horren aurka bozkatzea, mozioa bertan behera utziz. Baina gauza ez da hemen
geratu, ustekabeko mugimendu honek, azkenean, hauteskunde batzuk eragin baititu
Madrilen, Arrimadasen alderdia guztiz zaurituta utziz.

Patuaren txantxa bat dirudi Cantók telebistan eginiko kolaborazio hori, gero eta argiago
dagoelako Ciudadanos osatzen zuten askok kameleoi bezala jokatu dutela: kanpotik
laranjak ikusten ziren barnean haiek urdin (edo berde zenbaitetan) sentitzen ziren bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!