Stop the count!

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2020ko aza. 11a, 15:50

Azken egunetan ikaragarri ospetsuak egin dira Donald Trumpek esandako hitz hauek. Twitter bidez, presidenteak argi utzi du bera ez dela hauteskunde hauetan galtzaile bezala ikusten, berak bozketa irabazi duela “by a lot”, abantaila handiarekin, alegia. Hau esan bezain azkar, sare soziala txistez eta ironiaz beteriko testuz bete zen. Benetan, hauek izan dira amerikar handikien diskurtsotik atera dezakegun gauza on bakarra.

Beldurgarria da entzutea munduko potentzia nagusiko buruak zalantzan jartzen dituela hauteskunde batzuetako emaitzak.  Argi dago errespontsabilitate falta izugarria dela, baina jada ezer ez da harritzekoa pertsonai honi buruz hitz egiten dugunean. Momentu hauetan, ia ia poztekoa da Espainiar estatuan daukagun hauteskunde-sistema, miragarria ez bada ere, noski.

Gehienok badakigu Biden eta Harrisek ez dituztela gauzak asko aldatuko, izan ere buruan izan behar da benetan Estatu Batuak zer nolako herrialdea den, baita nolakoa den bertako bizitza politikoa ere. Hala ere, gutxienez hurrengo lau urtetan ez ditugu horrelako esaldi desesperagarririk jasango. Baina, ez lasaitu! Oraindik Trump urtarrilera arte boterean mantenduko denez, seguru zenbait “altxor” utziko dituela. Hoberena: umorez hartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!