Gerra partidista

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2020ko urr. 14a, 15:26

Urte mordoa daramagu nabaritzen Espainian politikariek adostasunetara iristeko benetako zailtasunak dituztela. Hala ere, ulertezina da azken asteetan bizitzen ari garen egoerarekin jarrera berdinarekin jarraitzea. Zalantzarik gabe, adibiderik harrigarriena Madrilgoa izan daiteke, non administrazio eta alderdi desberdinen arteko joko politikoak, azkenean, alarma-egoera baten ezarpena eragin du. Printzipioz, guztiok ados egon beharko ginateke esaten dugunean horrelako tresna konstituzional bat erabiltzea bi partaideen arteko akordiorik gabe erabateko galera dela estatu baten kalitate demokratikorako; baina onartu beharra dago ez zegoela ia beste aukerarik.

 Garai oso zailak dira guztiontzako eta, hori dela-eta, argi izan behar dugu ez dela gerra alderdikoia egiteko unea; izan ere kasu honetan fronte berdinean borrokatzen gaude, gure kolore ideologikoa edozein izanda ere. Komunitate zientifikoari  kasu egin behar zaio eta agintariek ez dute beldurrik izan behar neurri zorrotzak  hartzeari. Gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da administrazioetan adostasun bat. Zentzu horretan, politikariek erronka handia dute, esfortzu ikaragarria eskatuko duena, baina benetan pena merezi duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!