Musika, hura izan daiteke isolamendu momentu hauetan gehien batu gaituena. Musikari ugarik etxeko leihoak ireki dituzte beren instrumentuekin egunak alaitzeko asmoz. Era berean, hainbat abeslarik kontzertu birtualak egin dituzte etxean geratzeak duen garrantzia azpimarratzearren.
Honetaz aparte, Espainia mailan, zalantzarik gabe, Duo Dinamiko taldearen Resistiré abestia krisi honen himnoa bihurtu da, baina hau ez da kasu bakarra. New Yorken jendea Frank Sinatraren melodia abestera atera da leihoetara: New York, New York. Gainera, birusaren aurka egiteko kanpaina asko sortu dira, esaterako, zenbait herrialdetan artistak elkartzen ari dira abestiak konposatzeko, haiekin lorturiko mozkinak ikerkuntzara emateko intentzioarekin.
Baliteke egoera larri honekin gure ikuspuntua guztiz aldatzea. Ez musika bakarrik, baina kultura guztia benetan baloratzeko unea da. Espero dugu hemendik aurrera guztion artean gure ondare kulturala behar den bezala zaintzea.