Gaur begiak ixtea eta zientzian lan egiten duen pertsona bat imaginatzea eskatuko dizuet.
50 urte inguruko zientzialari bataduna, iletxuri eta nahasiarekin, agian betaurrekoak daramatzana, baina garrantzitsuena: gizona; ezta?
Esperimentu hau ez da berria eta gehien-gehienetan emaitza berdinak lortu dira, izan ere, adituen arabera, ez dago ia erreferente femeninorik zientzian. Horregatik atzoko eguna, otsailaren 11, hain da garrantzitsua: Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna.
Datuak oso argiak dira. Ikerketa zientifikoan lan egiten duten emakumeen portzentaia soilik %29-koa da. Gainera, karrera zientifiko eta teknikoetan mutil gehiago daude neska baino. UNESCOk arrazoi hauek eman ditu egoera hau azaltzeko, besteak beste, aurreiritziak eta arau sozialak.
Oraindik urte asko pasa behar izanen dira arlo honetan ere berdintasuna lortzeko. Hala ere, itxaropentsua da atzo bezalako egunek hausnarketara bultzatzen gaituztela. Pixkanaka gauzak aldatzen ari dira eta espero dugu etorkizunean zientzialari baten beste irudi batzuk izatea ere.