Sánchezek, azkenean, lortu du gobernua osatzea, blokeo garai honi amaiera emanez. Espero zen bezala, eskuinak erantzun zorrotz eta gogorra izan du horren aurrean. Esaterako, Abascalek eta bere alderdi-kideek, ahal bezain laster, exekutibo berriaren aurka azaldu dira, kabinetea guztiz ez-legitimoa dela esanez. Beren iritziz, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten zenbait alderdirekin ezin da akordioetara iritsi, ezta beren botoen (edo abstentzioen) bidez lehendakaritza lortu ere.
Onartezina da demokrazia batean oposizioko politikariek ez-legitimo gisa kalifikatzea gobernu bat lege guztiak betetzen baditu eta herriaren botoetatik jaio bada. Bitxi izan daiteke Konstituzioa hain beste defendatzen dutenek orain jokuaren arauak bete nahi ez izatea.
Zalantzarik gabe, koalizioak zailtasun askorekin lan eginen du hurrengo legegintzaldian, baina zilegi ez izatea ezin da izan kezka bat, hau faltsua dela guztiok jakin beharko genuke-eta. Orain politika berri bat egiteko garaia izan behar da, hainbeste pertsonok dauzkagun itxaropenak bete daitezen.