Iragarkiak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2019ko abe. 18a, 15:40

Abenduarenamaierairitsi da, eta honekin batera Eguberriak berehala datozela argi uzten duten hainbat iragarki ere. Hala ere, publizitatearen harira, horiez da telebistan ikusten den gauzarik harrigarriena.

Seguraski guztiok konturatu gara azken urteotan apustu egitera edota pokerrera jokatzera gonbidatzen duten iragarkien kopurua izugarri handitu dela. Azterketek erakusten dute gero eta gazte gehiago jokuarekiko menpekotasuna garatzen ari direla. Kezkatzekoa da. Gertakari hau azaltzen duten arrazoien artean, besteak beste, joku-webguneen zabalkuntza dago, izan ere orain asko erraztu da apustu egiteko modua. Era berean, publizitatearen arabera, gazteek beren bizitza konpon dezakete klik baten bitartez soilik.

Badirudi politikariek neurri zorrotzagoak hartzen ari direla ludopatiaren aurka, baina lan handia dago oraindik egiteko. Esaterako, ongi egonen lirateke telebista-kateek hastear dagoen urterako konpromezu bat hartzea, gutxienez: apustu etxeen iragarkiak ezabatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!