Zauriak sendatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ander Aranguren 2019ko urr. 23a, 16:24

Azkenean badugu data. Ostegun honetan, urriak 24, Franko aterako dute Erorien Haranetik. Gehienok ulertzen dugu onartezina zela 40 urtez estatuan beldurra zabaldu zuen diktadorea estatu-ohoreekin lurperatuta jarraitzea.

Hala ere, guztion iritzia ez da berdina. Desobiratzea noiz izango den jakin bezain laster, Francisco Franco Fundazioak deialdi bat egin du Mingorrubioko hilerrira loreekin joateko. Hitzez hitz, “Espainia eta bere handitasunagatik hainbeste egin zuen pertsonarengatik otoitz egiteko”. Gezurra dirudi oraindik kaudiloaren irudia garbitu nahi duten horrelako erakundeak egotea.

Historialari askoren aburuz, Francok gerra-zibila luzatu zuen ahalik eta errepublikar gehien hiltzeko, baita beren morala ahultzeko ere. Beraz, zer handitasunari buruz hitz egiten du Fundazioak? Izan daiteke herrialde bat handi kontrako ideologia guztiak suntsitu nahi dituen bitartean, batez ere, horretarako jendea hil behar badu?

Zalantzarik gabe, Franco hilobitik ateratzea aurrera pausu bat da, baina bere izena duten legezko elkarteak dauden bitartean ez dira inolaz ere gerrak utzitako zauriak sendatuko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!