Orain erantzukizuna esaten diote

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2018ko mai. 24a, 13:12

Gutxi gorabehera espero izateagatik ere, nik neuk behintzat banuen esperantzaren azken printza, desegin egin dena gaur goizean ikusi dudanean Aitor Estebanen argazkia, kazeta guztietan, esanez PP gobernuan mantenduko dutela, zer eta “erantzukizunarengatik”.
Horti aurrera buruko zirkuitu guztiak kolapsatu zaizkit, argazki hau egin behar nuela ahazteraino, eta Lakastak egoki esan duen bezala, bertsolari aritzera behartzeraino.
Guztiarekin ere, ideia, Estebanen argazkiak burura ekarri didana, esan egin dut era inprobisatuan, eta berritzen dut orain idatziz, argia eta sinplea delako: justifikaezinak diren eta arrazoi inkonfesableetan oinarritzen diren erabaki guztiak hitz potoloekin ezkutatzen direla, alegia. Mila bider ikusi dugu, eta ikusiko, segurutik.
Baina dagoeneko bere burua engainatu nahi duena baino ez dute engainatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!