Ez egiarik, ez erreparaziorik Germanentzat

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2018ko mai. 10a, 13:05

Bereziki aipagarria iruditu zait atzo ikusitako argazki bat, zeinean sei lagun daude Madrilgo Kongresuaren aurrean: Fermin Rodriguez, Germanen anaia, Sanferminak 78 taldeko bi kide, eta Bildu, Podemos eta EAJko diputatu bana.
Argazkiak notizia hau ilustratzen du: Espainiako Kongresuak atzera bota du Nafarroako Parlamentuaren eskaera, zeinean eskatzen baitzen paperak desklasifikatzea, jakiteko nor izan zen 78ko uztailean gertatutakoaren erantzulea.
Itxaroteko modukoa izanagatik ere, albistea oso txarra da, berresten duelako, behin gehiago, bigarren mailako biktimak badirela, eta ondorioz, bigarren mailako herritarrak ere.
Ez da oso azkarra izan behar jakiteko justiziarik gabe eta erabakiak hartzeko egiazko demokraziarik gabe, zauriak zauri gainean itxiko direla.
Erlojua martxan da berriro: lehen gerra karlista bukatu zenetik bigarrena hasi zen arte 26 urte pasatu ziren; bigarrena amaitzetik hirugarrena hastera, 23 urte; hirugarrenetik Gerra Zibilera, 60 urte; Gerra zibiletik ETA sortu zenera, 20 urte.
Estupendo jarrita, edozeinek esan dezake hori guztia ez zela sekula gertatu behar izan; baina gertatu egin zen, eta politikan hipokresia neurri bat beharrezkoa dela ontzat emanik ere, hipokresia neurriz gain erabiltzea ez da ezeren soluzioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!