Gaixotasunak eta sintomak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso

ETAk gaur arratsaldean iragarri behar omen du bere egiturak desegin egin dituela eta beraz, desagertu dela.
Lehen sintoma: notizia notizia da notizia gertatu baino lehen.
Bigarren sintoma: notiziak azalak monopolizatu ditu; batzuk, Diario de Noticiasekoa, kasurako, argazkirik gabe uzteraino.
Hirugarren sintoma: Espainiako barne ministroak esan du gaur gero desagertu den eta kiderik ez duen erakunde bateko kideak jazartzen eta atxilotzen saiatzen segituko duela.
Laugarren sintoma: Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria eta Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria aztertzen ari dira gaur arratsaldean desagertuko den erakundeari, hau da inori ez, elkarrekin erantzutea.
Bosgarren sintoma: Garako azaleko argazki nagusiak eta bere gaiak, Eneko Compainsek salatu dituen torturak, Garan baino ez dute azala betetzen (Berriaren karneta tamainako argazkia alde batera utzita).
Ibili-ibilian, azkenean egia izango da ETAren arazoa sintoma dela, eta ez gaixotasuna, dioen esaera zaharra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!