Albisteen abiada erlatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2018ko mar. 22a, 11:10

Notiziak eta argazkiak arrapaladan pasatzen dira, eta atzo berria zena gaur egukari guztietatik desagertu da. Hala, atzoko argazkian ezker abertzaleko lau dirigente atxilotuak agertzen ziren, eta gaur argazki hori, eta argazki horrekin lotutako berria toki guztietatik desagertu da.
Ordea, Garan argitaratutako eskela xume batek, erail zituzten lau lagunen argazki txikiarekin, gogorarazten du gaur betetzen direla 34 urte Pasaiako segada gertatu zenetik. Hau da, 34 urte geroago argazkiak hor dirau, bizirik.
Hari ikusezin batek lotzen ditu argazkiok, hala ere: duela hogeita hamalau urtetik hona estatu poliziala gero eta indartsuagoa da, eta bere indar horren erakusgarrietako bat, inpunitateaz aparte, beste hau da: orduan balio demokratiko oinarrizkoenak inbokatuz Pasaiako sarraskia salatu zutenetako asko, eskuin abertzalekoak, kasu, gaur isiltzen direla guardia zibilaren gehiegikeriak ezker abertzalearen kontuak balira bezala, bakarrik.
Horretan oker daude, zoritxarrez, eta oinarrizko askatasunen defentsan atzera ematen den pauso bakoitzak hurbilagotzen du beren okerraz konturatuko diren eguna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!