Hiru argazki batera

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2018ko mar. 8a, 12:55

Atzoko argazkia Xabier Reyrena da, eta bere heriotza injustua salatu zuten ahaide eta lagunena. Bereziki ankerrak dira heriotza honen inguruko zirkunstantziak. Nik bat azpimarratuko dut, bat bakarrik: 26 urteko kondena zeukan erakunde armatuko kide izatea eta armak gordetzea leporatuta. Entzuleak errepasatzea dauka ustelkeria delituengatik edo bortxaketengatik fiskalak eskatu ohi dituenak, eta konparatu.
Bigarren argazkia, biharkoa, badakigu zein izango den. Bat diogu, baina asko izango dira, noski. Berdintasunaren alde gaur kalera aterako diren emakumeen argazkiak, dudarik gabe, eta arrazoi osoz, medio guztien azalak beteko dituztenak, iraultza globalagoaren faltan iraultza hau, behintzat, serio doala gogoraraziko digutenak.
Hirugarren argazkia bi argazkion artean gaudenona da, oraintxe bertan zuri, entzule, eta niri, ateratzen ahalko liguketena, harridura eta ezinegon aurpegiarekin. Harridura eta ezinegona, erabat biharko argazkiari begira jarri nahi dugun arren, atzokoan geratu zaizkigulako begiak, iltzatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!