Izugarria atzo Berriak azalean erakutsi zuen argazkia. Bertan Igor Portu agertzen da, ospitaleko ohe batean, lepoko, tutu, esparatrapo eta goteroz beterik.
Horren harira, gaur irakurri dut Zigor Eskubideko EHUko katedradun batek esaten duena, eta esaten du Epaitegi Nagusiak gorritu egin beharko lukeela aste honetako Estrasburgoko sententzia ikusirik. Hori Epaitegi Nagusian daudenek lotsa dutela aurresuposatzea da. Ni ez naiz katedradun hori, Jon Mirena Landa, bezain baikor.
Eta ez da kasu bakar bat: Paco Etxeberria buru, gaia aztertu duen taldeak 4000 kasutik gora egiaztatu ditu.
Baina ez dira epaileak bakarrik izan; epaileak baino lehen forentseak izan dira beste aldera begiratu dutenak; eta epaileen ondoren, kazetariak; eta kazetarien ondoren, politikariak; eta politikarien ondoren, artistak, idazleak eta iritzi-sortzaileak oro. Kate hori izan baita beharrezkoa gizarteak, bere osotasunean, beste aldera begira zezan.
Konplizitate-kate horrerik gabe, tortura sistematikoa ez zatekeen posible izan.
Noizko horren, eta horrek ekarri dituen ondorio guztien, aitortza, eta erreparazioa.