Mila esker, Gorka

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2018ko urt. 25a, 13:07

Gaur aukeratu dudan argazkia ikusi ahal izateko Garako orri barne-barnekoetara, sakon-sakonetara iritsi behar da, orri zenbakiak baino, izenak definitzen dituenera: Eguneko gaia izena dute orri horiek.
Han argazki eder bat dago gaur. Etxe bat da, etxe baten fatxadaren zati bat, hobe esan. Etxe berezia dela susmatzen da: horrela, ertzeko harria landua da, handia eta sendoa; baina aldiz, nabaritzen da kareazko hala nolako geruza batek estaltzen duela fatxada gehiena, eta are, leiho inguruko porlanezko kapa batek salatzen du konponketa batzuk duela gutxi eta halamoduz egin direla.
Etxe horren argazkiak balio metaforiko handia duela iruditzen zait, argazki horrek, niretzat, euskal literatura sinbolizatzen duelako.
Eta etxe horren aurrean gizon dotore bat dago, egurrezko palet baten gainean eserita. Gorka Arrese da, eta notizia da 30 urtez Susa argitaletxeko editore izan eta gero, lana utzi duelako.
Baina egiazko notizia da euskal literatura izeneko gauza bat izan bada urte horietan guztietan, Gorka bezalako jendea egon delako izan dela.
Eta horixe da nik neuk behintzat, gaur, Gorkari eskertu nahi diodana.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!