Kontseilari kezkatuaren erretratua

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko abe. 21a, 13:13

Maria Solana kezkatu bat ikusi dut gaurko kazetetan, barne aldeko orrietan. Kezkatuta dago lista bakar famatua atzera botako diotela bihar, lege baten bidez. Ikaragarria dela, esaten du, erabaki administratibo bat foru lege batekin atzera botatzea, eta arrazoia dauka.
Bitartean, Parlamentuko abokatuek zerrenda bakarrarena eta abar legeen aldetik aztertu dute, eta beren ondorioa argia izan da: bata zein bestea, zilegi dira. Hau da, zilegi da zerrenda bakarra, eta zilegi da bi zerrenda egitea. Dena erabaki politiko bat dela azpimarratu dute.
Arazo politiko bati erantzun politikoa eman beharko zaiola esatea ez dirudi oso zentzugabea.
Zoritxarrez, Solanak boterea kendu diotela eta bi zerrenda egongo direla esan du, baina ez du ezer aipatu Gobernuak emango duen erantzun politikoari buruz.
Esan nahi du horrek ez dela erantzun politikorik izango, ala?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!