Antimilitaristak protestan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko aza. 23a, 13:26

Gaurko argazkia ez duzu aurkituko egunkarietan, sare sozialetan baizik. Argazkian Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle eta langile batzuk daude (irakaslerik ez dago, ordea), eta protestan ari dira atzo eta gaur militarrak biltzar bat ospatzen ari direlako Unibertsitate Publikoan: “Las fuerzas armadas en la historia del constitucionalismo español”. Ez da armada bere buruarekin kritiko agertzeko biltzar bat, ez bada depuraziorik gabeko armada golpista bat sozialki legitimizatzeko saioa. Parte hartzaileek Biltzarretik kanpo dauzkaten jarduera osagarrien artean, Ezkabako gotorlekua eta America 66 Erregimientoa bisitatzea.
Galdera da: zer egiten du unibertsitatearen balioen antipodetan dagoen armada bezalako erakunde batek NUPen? Hor dago glosatzen ari naizen argazkiaren protestaren arrazoia.
Hobe genuke ahaztuko ez bagenu Nafarroako Unibertsitate Publikoa erregimena deitzen dugun horren sorkaria izan zela, eta urteotan oso prentsa ona eduki duen arren -eta beharko eduki, batek baino gehiagok tranpolin politikotzat erabili duenez-, bere pareten artean oro ez dela urrea, armadaren aurpegi-garbitze honetan laguntzeak, besteak beste, aski argi eraskusten duen bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!