Ardoa behera, ardoa gora

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko urr. 26a, 13:23

Gaur, eta azken astean, makina bat gai topatu ditut berripaperetan, makina bat gai topatu ditut, baina ezin izan dut argazki bakar bat aukeratu. Hor egon da Artzapezpikuak etxetik bota nahi izan duen emakume gixajoa, sarrailagileak salbatu duena, momentuz bederen; hor egon da Iparragirren erretratua, kartzelan hiltzea nahi dutena, antza denez; hor daude, gaur, Bardeetako gastuen gehiegikeria salatzen duen Kontuen Ganbararen txostena, Martxelo Otamendik salatu dituen torturak eta bere konplizeak, hor dago ELAren txostena, langileok gero eta gehiago ordaindu eta enpresek gero eta gutxiago ordaintzen dutela esaten duena. Eta hor dago Katalunia, beti bezala, azken aste hauetan; baina 155. artikuluari edo independentziari ezain zaie argazkirik egin.
Horregatik oso argazki itxuraz tonto eta ezdeus bat aukeratu dut, atzoko berripaper batean ikusi nuena: ardo kopa mordoxka bat; hutsik batzuk, eta erdi beteta besteak. Kezkagarria dena da argazkiak ilustratzen duen albisteak dioena: alegia, munduko ardo produkzioa azken berrogeita hamar urteetako txikiena dela.
Errealitatea gustu txarreko txiste bat da, eta gu ardorik gabe geratzeko arriskuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!