Gaur da tenporada honetako azken argazkia, eta horixe ospatzeko, bat beharrean bi aukeratu ditut, biak oso onak eta oso ikusgarriak iruditu zaizkidalako. Batean, Diario de Noticiasen azalean agertzen denean, zuzi olinpikoa dirudien Londresko eraikina ikusten da. Bestean, Garak argitaratzen duenean, Rajoy Kongresuko pulpitotik jaitsi berri dago, gran angular horietako batekin hartua, zentsura mozioa gainditu eta gero.
Bi argazki eder eta gaurkotasun erabatekoak. Tenporadako azkena denez gero, entzuleak pentsa dezala bakoitza zeren metafora iruditzen zaion, edo bakoitzak zer iradokitzen dion, ni oporretan nagoelako. Uda ona guztientzat eta hurrengora arte.