Batzuetan, argazkiek, titularrek eta ospakizunek bat egiten dute, eta egoera aski ekibokoak eta bitxiak sorrarazten dituzte. Hori gertatzen da gaurko Diario de Noticiaseko edizio elektronikoan, esaterako, non, alde batetik, argazki batek gogorarazten baitigu atzo sexu joerarengatiko diskriminazioaren aurkako eguna izan zela, eta beste aldetik, ondo-ondoan beste argazki bat dago, non Tatono Arregi, Magna Gurpea Xota futbito taldearen aldetik, eta Victor Arevalo, Osasunaren aldetik, besarkatuta ageri baitira, titular honekin: Un noviazgo que ilusiona. Suposatzen dut batek baino gehiagok uste izan duela Arregi eta Arevaloren argazkiak ilustratzen duen notizia ez dela Xota eta Osasuna klubak elkarren arteko babesletza itun bat izenpetzekotan daudela, baizik eta Arregi eta Arevalo laster ezkonduko direla. Nik neuk, behintzat, bost bat minutu behar izan ditut albistearen nondik norakoa argitzeko.
Edonola dela ere, eta badaezpada, zorionak senargaiei.