Bi argazki guztiz diferente

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko mai. 4a, 11:21

Atzoko kazetan bi argazki oso ezberdin, kontrajarriak ia, ikusi nituen, eta biek emozio ezberdinak sorrarazi zidaten, normala denez. Batek etsipena sorrarazi zidan: Aitor Esteban PPko Madrilgo aurrekontuak aldeztuko dituztela iragartzen ari da. Gauza jakina izateagatik, mingarria da baieztatzea EAJk ez duela lauhazka dabilen ustelkeria gelditzeko inolako asmorik, ez eta, oraingoz ustelkeriaren protagonista nagusia den PPri inolako mugarik jartzeko asmorik ere.
Bigarren argazkiak pena handia eman dit. Bertan Michel Bergouignan agertzen da, hil delako notizia delako. Ustekabean joan zaigu baigorriarra, azken unera arte bere herriaren aldeko lan eginez eta konpromiso ikaragarria erakutsiz, azkena desarmatze-prozesuaren protagonista izanik.
Zer nahi duzue esatea, nagusia naizenean nahiago dut Michel bezalakoa izaten saiatu, Aitor Esteban bezalakoa izaten baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!