Politika, antzerkia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko mar. 23a, 13:05

Politika antzerkia dela esaten dutenei arrazoia ematera dator gaurko argazkia, hainbat mediotan ikusia, non Rajoy ageri da, besoak zabalik eta bere ohiko trajearekin, Madrilgo Kongresuan. Gainerako parlamentariei esaten ari omen zaie hari ongi iruditzen zaiola ETAk armak ematea datorren apirilaren 8an. Ez zuen berdin esaten eta ez zuen berdin egiten duela gutxi, Frantziako Gobernuarekin bat eginda armak emate amaigabe hartan inplikatuta zeudenak detenituarazi zituenean, eta Parisera atxilotuta eraman. Ez zuen berdin esaten PPko Alonsok herenegun, Urkulluri esaten zionean ETAko bozeramaile baten pare ari zela jokatzen, Urkulluk PPri eskatzen zionean armagabetzea ez oztopatzeko. Ez da ahaztu behar, bestalde, PPko Alonsok hori esaten zuen bitartean, PPko Danboreneak Euskal Erkidegoko aurrekontuak ituntzen zituela EAJko Azpiazurekin
Azken finean, kontua da nork bere bezeroak prestatzea nahitaez gertatuko denerako, eta horren ondoren hartu beharko diren erabakietarako, baina bezeroen botoa galdu gabe. El Jueves aldizkaria izan da egoera hobekien laburtu duena: Rajoyk ETAri egotzi dio ETA amaitzearen errua. Politika tragikomedia bat da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!