Gaurko argakia ez da bat, hiru baizik, denak gaur Berrian ikusitakoak; batean giza kate bat ikusten da, beste batean Mendizabal abusatzailea, hirugarrenean Baztango alkate ohia epaitegira bidean.
Honi mila euroko isuna jarri diote, Aroztegia eraiki nahi duen enpresak pelotazo urbanistikoa jo nahi zuela esateagatik; noiz eta, medioetatik batzuek nahi dituzten astakeria guztiak inpunitate osoz barreiatzen dituztenean.
Mendizabalen kasua artxibatu dute, preskribituta dagoelako, hark egindako azainen ondorioak inoiz preskribitzen ez diren arren.
Iruñeko Benito epaileak atzera bota du Altsasuko atxilotuen errekurtsoa, eta kasua Madrilen epaitu behar dela berretsi du, hau da, atxilotuentzako aukerarik okerrenaren alde egin du.
Nola nahi dute guk sinestea justizia itsua delako ipuina, pixka bat disimulatzen, pixka bat baino ez bada, saiatzen ez badira?