Banku bat patera bakoitzaren atzean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko ots. 9a, 12:02

Joan den asteko ostiralean ikusi nuen azkena, baina argazkia asteroko maiztasunaz errepikatzen da egunkari guztietan. Patera bat, baltsa bat, txalupa bat, eta bertan dozenaka desesperatu.
Azkena ikusi nuenean, argazkiarekin batera zetorren berriak zioen Italiako Kostako Guardek 1200 pertsona atera zituztela itsasotik 24 ordutan.
Argazki horietako bat ikusten dugun bakoitzean, atzean munduko banku handienen logoak ikusi beharko genituzke; bankuek denarekin espekulatzen dute, humanitate ia osoari jaten ematen dioten oinarrizko elikagaiekin ere bai, hau da, artoa, garia eta arrozarekin. Ekonomilari batzuek esaten dutenez, 2012an, arroz tonaren prezioa 105 dolarretik 1.100 dolarretara igo zen, espekulazioaren ondorioz.
Nahi al dugu bukatu populazioa batetik bestera mugiarazten duen gosearekin? Debekatu dezagun elikagaien gaineko espekulazioa. Hori bezain erraza da, hau da, hori bezain zaila.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!