The Wall

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017ko urt. 26a, 12:30

Garak dakar portadan Trumpek jaso nahi omen duen hormaren argazkia. Itxura batean, hemengo edozein taberna modernotako dekoratua ematen du, oholez egindako hesi moduko bat-edo. Deigarria da ikaragarri luzea dela, Melillakoa baino luzeagoa; baina orduan, Trumpek atzo izenpetu bazuen horma egiteko papera, nola liteke dagoeneko horren luzea izatea? Argazki ondoko testua irakurriz enteratzen gara trukua dela horma hori Bill Clintonen garaietatik eginda dagoela.
Beraz, Trumpek gotortu eta osatu nahi omen du Clinton demokratak hasitakoa, besterik ez. Uste izatekoa da, halaber beste diferentzia bat izango dela etorkin ilegalei ohartarazteko kartelak ingeles hutsean idatziko dituela. Horrek bai, horrek lengua komunaren defendatzaileak sutu egingo ditu, paretak berak baino areago. Nahiko nuke jakin zer pentsatzen duen Vargas Llosak honetaz guztiaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!