Normalean argazkiak notizia dira erakusten dutenarengatik, baina gaur aukeratu dudana erakusten duenarengatik ez, falta duenarengatik da notizia. Argazkia Diario de Noticiasen ikusi dut, kirolari buruzko atalean, eta oharkabean pasatzen denetakoa da. Australian eginda omen da, eta hango Town Under izeneko lasterketa ziklistako etapa bat irabazi duen Caleb Ewans karrerista agertzen da, podiumean, maillota jartzen ari zaizkionean.
Notizia da morroi batek lagundu ziola maillota jartzen, lore batzuk eman omen zizkiotela eta aire, ez txanpanik, ezta azafatarik ere. Bai, notizia da Australiako lasterketa hori antolatzen dutenek erabaki dutela podiumetik desagerraraztea loreak, txapaina eta musuak banatzen zituzten emakume lerden eta eder horiek.
Ez da aski izango, noski, eta urrats asko egin beharko da norabide horretan, baina beharbada horrela lortuko da, egunen batean, Burlatako argazkia, eta horiek bezalakoak betiko desagerraraztea.