Lagun desizoztua

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko aza. 24a, 12:56

Lagun izoztua desizoztu denean deskubritu dugu bere izoztea ez dela egiazkoa izan; berarentzat ere urteak pasatu direla, eta bizi zen linbo moduko hura amaitu dela, hemendik aurrera besteok bezalako gizaki hilkor eta normala izango dela, beharbada sortutako mitoaren mailari eusten jakingo ez duen edo nahi izango ez duen gizon arrunt bat.
Sarriren irudi berriak, igandean egunkari guztietan agertu zenak, zenbait jende harritu du, ni ere tartean. askok esan dugula uste dut: kalean ikusi izan banu, ez nukeen ezagutuko.
Horregatik, nahiago dut atzo Berriak ekarri zuena, Habanako Unibertsitatean bere lehen eskola ematen ari denean aterata, arbela atzean duela. Horretan bai, horretan ezagun ditu bizitasuna eta pasioa. Argazki horrek dakar Sarriren zahartze prozesuaren irudi logikoagoa bat.
Ongi etorri desizoztuen mundura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!