Delinkuenteak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2016ko urr. 27a, 12:20

Garak atzo Felipe VI.aren eta Javier Fernandezen argazkia zekarren azalean. Noticiasek gaur Rajoy dakar. Hiruak irribarretsu, beren traje urdinekin. Zergatik egiten dute irribarre, ordea, langabezia gero eta handiagoa denean, berriz 5000 milioko murrizketa datorrenean, edo Europako ateak errefuxiatuei ixten zaizkienean? Ez al zen hauxe serio agertzeko unea, preseski? Gainera gero eta kontzienteagoak dira gutako gero eta gehiagok dakigula benetan zer diren, haiek eta beren irribarreak. Arcadi Oliveresek joan zen asteartean aski garbi esan zuen kale Nagusiko Katakraken: dagoeneko ez dago zalantzarik mundua delinkuente batzuen eskuetan dagoela. Ohi bezala, oso argi hitz egin zuen, garbi uzteko moduan hori esatea ez dela gehiegikeria bat, ez eta metafora bat ere, errealitate hutsa baizik.
Baina gero eta kontzienteagoak dira gure ezintasunaz eta askoren konplizitateaz, eta horregatik egiten dute barre.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!